Berrikuntzaren Euskal Agentzia-Innobasquek, SPRIk eta BEAZek, Enterprise Europe Networkeko (EEN Basque) euskal partzuergoko kideek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Berrikuntza Batzorde eta ETE-en Agentzia Exekutiboarekin (EISMEA) lankidetzan antolatu dute jardunaldi hau.
Jardunaldiaren helburuak
EISMEAko Valentina Pinnak Eskualdeen arteko Berrikuntzarako Inbertsio Tresna-I3 aurkeztuko du. I3 Tresna Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) parte da, eta espezializazio adimenduneko lehentasunezko eremuetan eskualdeen arteko berrikuntza-proiektuak merkaturatzen eta hedatzen laguntzea du helburu. Bereziki, jardunaldiak I3 Tresnaren 1. Atalan sakonduko du. I3 1.Atalak finantzaketa eta aholkularitza eskaintzen ditu eskualde arteko berrikuntza-proiektuetan inbertsioak egiteko.
Bestalde, TECNALIA zentro teknologikoak DEREMCO proiektua aurkeztuko du, I3 tresnaren arrakasta-kasua. Honez gain, META GROUPek DEREMCOren lehen ur-jauzi bidezko finantzaketa-deialdia aurkeztuko du. Deialdiak material eta osagai konposatuentzako ekonomia zirkularreko erakustaldi-proiektuak finantzatuko ditu.
Halaber, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, Eskualde industrializatuen europar sarea, “Vanguard initiative” eta Espezializazio Adimenduneko Plataforma Tematikoak aurkeztuko ditu.
Azkenik, Enterprise Europe Network-eko I+G+b nazioartekotzeko laguntza-zerbitzuak azalduko dira.
Nori zuzenduta
Jardunaldia I+G+b eremuan zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituzten langileei zein erakundeei zuzenduta dago: enpresa eta enpresa-elkarteak, klusterrak, aholkularitzak eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak.
Egitaraua
Programa
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, INNOBASQUE.
I3 Tresnaren oinarriak.
I3 tresnaren ezaugarri nagusiak, finantzatutako proiektuen adibideak eta proposamen irabazle bat izateko gomendioak.
Valentina Pinna. EISMEA.
I3 arrakasta kasua – Esperientzia eta aholkuak.
Sonia García Arrieta. TECNALIA.
Ur-jauzi bidezko finantzaketa.
Adelaide Moscatelli. META GROUP.
Aitor Mintegui Echalecu. Euskadiren Ordezkaritza Europar Batasunean.
Nora Ibáñez Otazua. Enterprise Europe Network. INNOBASQUE.