Bilatu ekitaldia

Deep Dive Elektrizitate-sare digitalen teknologietan murgiltzeko jardunaldiak


2021ko azaroaren 10an 09:00etatik 16:30etara

Sorkuntza banatuaren eta biltegiratzearen integrazioa eta Mikrosareak

Sareak digitalizatu eta teknologia berriak txertatzea ezinbestekoa da trantsizio energetikoaren egungo testuinguruan. Deep Dive honek sektoreak gaur egun dituen erronka nagusietan sakonduko du, arazo tekniko garrantzitsuenak zeintzuk diren planteatuz. Erabilera-kasuen eta aktiboen aurkezpenak eta erakustaldi praktikoak denbora errealean egingo dira, galdera horiei erantzuna emanez.

Saio hau bereziki interesatzen zaizu baldin eta:

Elektrizitate sektoreari lotutako enpresa bateko kide zara, eta zure eskaintza balio erantsi handiko zerbitzu eta soluzio teknologikoetarantz garatzen ari da, sare-eredu banatuago, digitalizatuago eta deskarbonizatuagorako trantsizioa errazteko.

Ezagutu aktiboak eta ekipoak :

Erdi tentsioko laborategia
Behe-tentsioko korronte zuzeneko mikrosarea
Smart-Storage, Smart Grids/Smart Building eta Potentzia elektronikoko Laborategia
Sareen kontrola eta segurtasuna hobetzeko softwarea
Elektrizitate-sareen biltegiratzea integratzeko aplikazioak

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

Egitaraua

Programa

1. Egoitza: Mondragon Unibertsitatea (Uribarri Hiribidea, 19, Arrasate)

09:00
BDIHren aurkezpena eta BDIH Konexio laguntza-programaren aurkezpena

09:25
Elektrizitate sare-digitalen erronkak

09:45
Erdi tentsioko Laborategiaren aurkezpena eta bisita

10:45
Kafea eta galderen/balorazioen txanda

11:15
MU-ren 2. Egoitzara joan

2. Egoitza: Mondragon Unibertsitatea (Goiru 2, Arrasate)

11:30
Elektrizitate sareen arazoei buruzko aurkezpen teknikoa

12:00
Mikrosarearen operazioaren erakustaldi praktikoa

13:00
Bazkaria eta galderen/balorazioen txanda

14:00
Ikerlanen egoitzara joan

3. Egoitza: IKERLAN (Pº J. M. Arizmendiarrieta, 2, Arrasate)

14:30
Potentzia elektronikoko laborategia bisitatu. Aktiboaren azalpen praktikoa

15:00
Smart-Storage eta Smart Grids/Smart Building Laborategien aurkezpena (bideoa).

15:15
SW aktiboen aurkezpen eta erakustaldi praktikoa, Sareen kontrola eta segurtasuna hobetzeko SW eta Sare elektrikoetan biltegiratze sistemak integratzeko aplikazioak

16:00
Kafea eta galderen/balorazioen txanda

16:30
Enpresa-gunearen beharrak alderatzeko saioak

Tokia
Mondragon Unibertsitatearen eta Ikerlanen egoitzetan, Arrasate (Gipuzkoa)

Mondragon Unibertsitatearen eta Ikerlanen egoitzetan
Uribarri Hiribidea, 19, Arrasate



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024