Bilatu ekitaldia

HORIZONTE EUROPA: Euskal I+G+B-rako aukerak


2021ko martxoaren 9an 09:30etatik 13:20etara

Horizonte Europa Europar Batasunaren 2021-2027 aldirako Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programa berria da. Esparru-Programa berri honek aukera oso ona eskaintzen dio Euskadiri nazioartean I+G+b sistema gisa hazteko.

Hiru zutabe nagusitan oinarritzen da: Zientzia Bikaina, Munduko Erronkak eta Europako Industria Lehiakortasuna eta Europa berritzailea. Azken zutabe horrek Europako Berrikuntzaren Kontseilua (EIC) aurkezten du berritasun nagusi gisa. Hiru zutabeek aukera ezin hobea eskaintzen dute euskal ikerketa eta berrikuntza nazioartekotzen jarraitzeko, hori baita Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako helburuetako bat.

Eusko Jaurlaritzak, Industria Teknologiaren Garapenerako Zentroarekin (CDTI) batera antolatutako saioan, Horizonte Europa esparru-programaren berritasun nagusiak aurkeztuko dira. Aldi berean euskal enpresek I+G+Bko nazioarteko proiektuetan parte har dezaten bultzatzeko baliabideak azalduko dira..

Egitaraua

Programa

09.30
Harrera saioa

- Alberto Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria.
- Juan Antonio Tébar, EBko Programa eta CDTI-ko Lurralde Lankidetza zuzendaria (TBC)

09.40
Horizonte Europa programaren berrikuntzak (Misioak, lankidetzak, lehenengo deialdiak, ….)

- Guillermo Alvarez, CDTI

10.10
1. Klusterra. Osasuna

- Marta Gómez Quintanilla, CDTI

10.35
4. Klusterra. Digitala, Industria eta Espazio

- Enrique Pelayo (Digitala);
- Nieves González/Carlos Toledo (Industria);
- Andrea Pérez-Carro (Espazio)

11.25
5. Klusterra. Klima, Energia eta Mugikortasuna

- Juan Carlos García (Klima),
- Cristina Garrido (Energia);
- Juan Francisco Reyes (Mugikortasuna)

12.15
3. Zutabea. EIC. Europako Berrikuntza Kontseiluaren bizkortzailea

- Lucia Iñigo, CDTI

12.35
Horizonte Europa programan euskal parte-hartzea bultzada

- Cristina Oyón, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria
- Innobasque: Cristina Ugarte

13.20
Jardunaldiaren amaiera

OHARRA
Aurkezpen bakoitzaren ondoren bost minutu egongo dira hizlariei galderak egiteko

(*)
Moderatzailea:

Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00

Copyright © SPRI 2024