Bilatu ekitaldia

I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerei buruzko informazio-jardunaldia: Energia eta Mugikortasuna


2024ko martxoaren 11an 09:30etatik 13:45etara

I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerei buruzko informazio-jardunaldia: Energia eta Mugikortasuna

Jardunaldiaren helburuak

 SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Enterprise Europe Network (EEN Basque) euskal partzuergoko kideek, Eusko Jaurlaritzarekin, CDTIrekin, Energia Klusterrarekin, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrarekin eta EIT InnoEnergyrekin lankidetzan antolatu dute jardunaldi hau. Helburua euskal erakundeek energia eta mugikortasunaren arloko nazioarteko I+G+b-ko lankidetza-proiektuetan parte hartzearen sustapena da.

Saio honetan, Horizonte Europaren 5. klusterraren (Energia eta Mugikortasunari buruzkoa) hurrengo deialdien (2024) edukiak aurkeztuko dira, eta, horretarako, CDTIren Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP) agertuko dira. CEIT eta IDEKO zentro teknologikoek, hurrenez hurren, arrakasta kasuak aurkeztuko dituzte arlo horietan. Aldi berean, EIT InnoEnergy ekimen europarrak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak aurkeztuko dira, baita Energia (ELBE Eurocluster) eta Mugikortasun (AIBC Eurocluster) arloko ur-jauzi bidezko finantzaketa proiektuen bi adibide ere

Bestalde, SPRI Taldeak Clean Energy Transition Partnership aurkeztuko du, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko I+G+Bko nazioko eta eskualdeko programen lankidetza.

Amaitzeko, Enterprise Europe Networkek euskal enpresei I+G+b proiektuak nazioartekotzeko ematen dizkien laguntza-zerbitzuak ezagutaraziko dira.

Antolatutako jardunaldia I+G+b arloan zuzendari edo erantzukizun teknikoak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako kideei zuzenduta dago, bai eta RVCTIko eragileei ere.

 Aldebiko bilerak CDTIko NCPrekin

Informazio-saioaren ondoren, interesa duen erakundeek aldebiko bilera bat eskatu ahal izango dute CDTIko ordezkariekin, beren ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko. Horretarako, izena emateko formularioa bete beharko da, martxoaren 7a baino lehen.

Aurkezpenak deskargatu

1.Horizonte Europa Energía_Infoday País Vasco

2.WILLOW_general_presentation 

3.EIT INNOENERGY

4.HEurope Cluster 5_Movilidad

5.Movilidad – Proyecto INFINITE

6.ELBE Eurocluster 

7.AIBC Resultados

8.CETP

9. EEN Basque_ENERGIA y MOVILIDAD

 

Egitaraua

Egitaraua

09:30
Ongietorria

SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria

09:45
Horizonte Europa 5. Klusterra – Energia

Cristina Garrido, Energia Arretarako Puntu Nazionala, CDTI

Energia arloko arrakasta kasua: WILLOW proiektua

Ainhoa Cortés, Sistema Elektroniko eta Komunikazioen Taldeko zuzendaria. CEIT

10:45
EIT InnoEnergy: Azelerazioa eta inbertsioa energia iraunkorreko enpresa berritzaileetan

Mikel Lasa. CEO. EIT InnoEnergy Iberia

11:15
Kafea – Networking

11:45
Horizonte Europa 5. Klusterra - Mugikortasuna

Juan Francisco Reyes, Mugikortasun Arretarako Puntu Nazionala. CDTI

Mugikortasun arloko arrakasta-kasua: INFINITE proiektua

Peio Olaskoaga, Proiektu burua eta ADMP erakusketa-zelularen arduraduna. IDEKO

12:45
Ur-jauzi bidezko finantzaketa

Energia: ELBE Eurocluster Proiektua

Marcos Suárez. Proiektu arduraduna Energia Klusterrean eta ELBE aliantzaren koordinatzailea

Mugikortasuna: AIBC EuroCluster Proiektua

Nerea Rojas. Proiektu arduraduna. Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra

13:15
CEPT – Clean Energy Transition Partnership, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko I+G+Bko nazioko eta eskualdeko programen lankidetza

Cristina Ugarte. Berrikuntza teknikaria. SPRI

13:30
Enterprise Europe Networken zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako

Arturo Antón, Enterprise Europe Network, SPRI

13:45
Jardunaldiaren amaiera / NCPek proposamen berrikuspenen hasiera

13:45 – 15:00
Aldebiko bilerak CDTIrekin

Tokia
Auditorio Edificio Plaza Bizkaia, Bilbao (Bizkaia)

Auditorio Edificio Plaza Bizkaia
Al. de Urquijo, 36, Abando, 48011 Bilbao, Vizcaya, España



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024