Bilatu ekitaldia

I+G+B nazioartekotzeko laugarren jardunaldia: ur-jauzian finantzatuz enpresa txiki eta ertainentzako aukerak


2024ko abenduaren 2an 09:30etatik 13:30etara

Sarrera:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen ETE bat bazara eta Europak eskaintzen dituen aukeren bidez zure enpresa bultzatzea interesatzen bazaizu, ezin duzu galdu Ur-jauzien Finantzaketari buruzko laugarren jardunaldi hau. Eman izena eta aukera paregabeak izango dituzu I+G+Bko nazioarteko proiektuei dagokienez. Jardunaldian, halaber, Enterprise Europe Network (EEN Basque) delakoaren euskal nodoaren zerbitzuetan oinarritzen diren euskal ETEen proiektu arrakastatsuak ezagutu ahal izango dituzu, 6G-XR, CLEANHYPRO, DEREMCO , JARVIS, MASTER y WomenTechEU, bezalako proiektuen ur-jauzian finantzatzeko deialdi berriak, eta aholkularitza pertsonalizatua lortzeko elkarrizketa pribatuetan parte hartu ahal izango duzu.

Jaurdunaldiaren helburua:

Ur-jauziko finantzaketa Europako Batzordearen (EB) mekanismo bat da, ETEei eta startupei berrikuntza teknologikoak integratzen eta garatzen laguntzeko funts publikoak banatzeko.

Funts horiek enpresen eskura jartzen dira, azken erabiltzaileek teknologia berriak har ditzaten bultzatzeko deialdien bidez.

Mekanismo horren bidez enpresentzako laguntzen gehieneko aurrekontua aldakorra da, proiektu bakoitzaren helburuen arabera, baina itzuli beharrik gabeko dirulaguntzaren 60.000-250.000 euro ingurukoa izaten da.

Jardunaldi honen helburu nagusia EAEko enpresa txiki eta ertainei mailakako finantzaketaren mekanismoak eta metodologia ezagutaraztea da, eta, horretarako, euskal partaidetzaren deialdiak hurbilduko dira goiz, hurrengo seihilekoan. Gainera, jardunaldian zehar, euskal ETEen arrakasta-kasuak erakutsiko dira, EEN Basqueren laguntza-zerbitzuak zehaztuko dira eta deialdi horiek kudeatzen dituzten euskal erakundeei zalantzak kontsultatzeko aukera eskainiko zaie.

Norentzat:

Jardunaldia EAEko ETE eta startupetako pertsonei zuzenduta dago.

Elkarrizketak mailakako finantzaketa duten proiektuen arduradunekin:

Informazio-saioaren ondoren, erakunde interesdunek alde biko bilera bat eskatu ahal izango dute aurkeztutako mailakako finantzaketa-proiektuen arduradunekin. Deialdiren batean interesa izanez gero, izena emateko formularioko informazioa bete beharko da, dagokion deialdia identifikatuz. Betetako inprimakiak jasotzeko azken eguna azaroaren 28a izango da.

SPRIk, Innobasquek eta BEAZek Enterprise Europe Networkeko (EEN) jardueren esparruan antolatu dute jardunaldi hau, euskal I+G+Bren nazioartekotzea sustatzeko.

Aurkezpenak deskargatu

1. Iniciativa Financiación en Cascada – EEN Basque

2. CLEANHYPRO

3. MASTER

4.  6G-XR

5. JARVIS

6. WomenTechEU

7. DEREMCO

Egitaraua

Agenda

9:30 - 9:40
Ongi etorria eta sarrera "Finantzaketa Cascada-EEN Basque"

Cristina Oyón. Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria. SPRI.

9:40 - 10:45
Ur-jauzian finantzatzeko hurrengo deialdiak (I)

CLEANHYPRO. Hidrogenoa garbi ekoizteko elektrolisi-materialen berrikuntza irekiko proba-bankua.

Bart Goes. TECNALIA

MASTER. Errealitate mistoko ekosistema, eskulangintzan robotika irakasteko.

Johan Kidal. TEKNIKER

6G-XR. 6G ikerketa esperimentaleko azpiegitura belaunaldi berriko XR zerbitzu-etarako

Roberto Viola. VICOMTECH

10:45 - 11:15
Kafe-etenaldia

11:15 - 12:20
Ur-jauzian finantzatzeko hurrengo deialdiak (II)

JARVIS. IAn oinarritutako interakzio multimodal intersubjektiboa, erabiltzailea ardatz duten roboten eta gizakien arteko lankidetza-aplikazio aurreratuetarako.

Urko Esnaola. TECNALIA

WomenTechEU. Emakumeek zuzendutako startup teknologikoak azeleratzeko programa Hedapen Arloko herrialdeetan.

Teresa Hernández. EIT MANUFACTURING (baieztatzeke)

DEREMCO. Desfabrikazioa eta birfabrikazioa, ekonomia zirkularreko inbertsioe-tarako konposatuen in-duktazioan.

Cristina Elizetxea. TECNALIA

12:20 - 13:00
Enterprise Europe Network-eko bezeroaren bidaiaren bidez, kasuz kasuko ur-jauzian finantziatzeko arrakasten kasuak ezagutuz.

3 Kasu Baiestatzeke

13:00 - 13:15
Galde-eskeak. Jardunaldiaren amaiera.

13:15 - 15:00
Alde biko bilerak.

Informazio-saioaren ondoren, erakunde interesdunek alde biko bilera bat eskatu ahal izango dute aurkeztutako mailakako finantzaketa-proiektuen arduradunekin.

Tokia
Auditorio Edificio Plaza Bizkaia, Bilbao (Bizkaia)

Auditorio Edificio Plaza Bizkaia
Urkixo Zumarkalea, 36, Abando, 48011 Bilbo, Bizkaia, España



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024