Bilatu ekitaldia

Deep Dive BDIH – Zibersegurtasuna


2023ko martxoaren 31an 09:00etatik 14:00etara

Deep Dive BDIH – Zibersegurtasuna

Saioan, industria-osagaien zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak sakonki ezagutuko dira, arau-esparrua eta produktuen ziurtapena nabarmenduta.

Aukera paregabea:

Saioa, batez ere, produktu propioa garatzen duten enpresei zuzenduta dago (gailu kapsulatuak, kontrol-sistemak, software-aplikazioak, plataforma digitalak), eta aukera ematen du test pertsonalizatuko plan bat osatzeko edota zibersegurtasun industrialeko araudi nagusien betetze-maila ebaluatzeko.

Jardunaldi honetan aurkituko duzun guztia:

  • IKERLANeko zibersegurtasuneko laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuekin ohitzea.
  • Nodoaren 4.0 soluzioak aplikatzeko erakustaldi praktikoak eta erabilera-kasuak ikustea

Jardunaldi honetan, nodoaren eremuak, zerbitzuak eta aktiboak aurkeztuko dira, bai eta bukatutako kasuak eta proiektuak ere. Aplikazioak eta soluzioak aurkeztuko dira hainbat sektoretan, erabilera-kasuen eta aktiboen erakustaldien bidez. Azkenik, hiru saio proposatuko dira, eta bertaratuek aukera izango dute adituengandik hurbil egoteko, haiekin zuzenean lan egiteko eta banakako beharrak lantalde teknikoekin kontrastatzeko.

Egitaraua

9:00
BDIH aurkezpena – Konexio programa

9:30
Adimen artifizialeko eta zibersegurtasuneko laborategia

Miguel Aguilera (BCAM)

9:55
Produktuaren zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia

David González (IKERLAN)

10:20
Blockchain laborategiak, automobilgintzako zibersegurtasuna, smart grid eta cyber-rangeko zibersegurtasuna

Oscar Lage (TECNALIA)

11:00
Etenaldia

11:25
4.0 segurtasuneko industria laborategia

Raul Orduna (VICOMETCH)

11:50
Zibersegurtasuneko, sareen monitorizazioko eta datu-espazioen elkarreragingarritasuneko eta segurtasuneko laborategiak

Jesús Alonso (INNOVALIA)

12:20
Produktuaren zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia bisitatzea

David González (IKERLAN)

13:00
Bazkaria eta aldebiko bilerak

14:00
Jardunaldiaren amaiera

Tokia
Ikerlan , Arrasate - Mondragón (Gipuzkoa)

Ikerlan
José María Arizmendiarrieta Pasealekua, 2, 20500 Arrasate, Gipuzkoa, España



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024