Emaitzak. Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoetatik haratago.
Erakunde bat lehiakorra edo iraunkorra izatekotan, epe luzerako izan beharko du. Hori dela eta, enpresaren arlo guztietan datuekin kudeatzea funtsezkoa da, helburuak definituz eta hedatuz, kausa-efektu harremanak ezarriz eta adierazleen jarraipena eginez. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek erakundearen emaitzen kudeaketa aurreratu bat egiteko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.
Jardunaldi birtual honetan, erakundeen emaitzen kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira, lehiakortasun faktorea gerta dakiena.
Hartzaileak:
Kudeaketa eta hobekuntza bultzatu nahi duten entitateak, helburuak zehaztuz eta beren antolaketarako adierazle garrantzitsuenak identifikatuz.
Saioaren edukia
- Alderdi garrantzitsuak eta estrategikoak neurtzea.
- Helburuak eta adierazleak. Kontzeptuak eta ezaugarriak
- Zer informazio kudeatzen dugu gure erakundeko arlo nagusietan (Gerentzia, Giza Baliabideak, Komertziala, Eragiketak, Erosketak…)
- SMART helburuak
- Box – Score: Aginte-koadroa: Zer sartu eta nola aztertu
Bideratzailea
Rubén Martinez
Ekonomia eta Enpresa arloan lizentziatua (Espezialitatea: Ekonomi eta Finantza egoeren Analisia), Zerga Tekniketan eta Nazioarteko Fiskal Aholkularitzan Goi mailako Ikastaroak. ESINE-n, 23 urteko lan esperientzia du Aholkularitza-Fiskal Ekonomista bezala, Bikaintasun eta Estrategia kudeaketa arloetan kontsultore eta hezitzailea, zuzendaritza taldeen dinamizatzailea, lidergoa, prozesuen bidezko kudeaketa eta etengabeko hobekuntza. Knowinn-eko programa ezberdinen hezitzailea 2006 urtetik aurrera, eta Euskaliteko ebaluatzailea 2003 urtetik aurrera. Gaur egun Mplus Consulting-eko zuzendaria da.
Euskalit-ek koordinatua.
Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.