Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Bezeroak. Bezeroek egin ditzaketen ekarpenak


2021ko apirilaren 22an 09:30etatik 12:30etara

Bezeroak izan behar dira, gure erakundeko pertsona guztiekin batera, gure estrategiaren ardatz nagusi. Enpresak beste erakunde lehiakide batzuekin alderatuta bezeroari eskain diezaiokeen balio bereizgarria izango da lehia abantailaren oinarri. Bezeroarengana bideratutako kultura sortzea eta garatzea, gure enpresa bereizteko ezinbesteko baldintza da hori lortzeko.

Jardunaldi birtual horretan, kontzeptu eta tresna batzuk eskainiko dira, bezeroari zuzendutako kultura lortzeko eta bezeroen kudeaketa aktiboa eta sistematikoa eta gure proiektuekiko lotura egiteko.

Saioaren edukia

• Bezeroen kudeaketa lan kolektibo gisa.
• Bezeroei entzutea eta haiek ezagutzea.
• Bezeroen kudeaketa sistematikoa.
• Bezeroak gure proiektuekin lotzea.

Bideratzailea

Esteban Vicente
ASV Consulting enpresako bazkide zuzendaria da (1992). Pertsonen Garapenean (hautespena, prestakuntza, diagnostikoa, lidergoa, bezeroenganantz orientatzea eta lorpenetarantz orientatzea) espezializatutako psikologo aholkularia da. Microeconomics of Competitiveness (Orkestra-Harvard) graduatua. ETEen zuzendaritza eta kudeaketan graduatua (INSIDE, U. Deusto). AEU-Amerika Erdialdeko Unibertsitateko irakaslea. Eta Deusto Business School eskolan irakaslea da.

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00

Copyright © SPRI 2024