Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa eta lehiakortasun abantaila bezala


2022ko martxoaren 15an 09:30etatik 12:30etara

Saio honen helburua da enpresei laguntzea berrikuntza-estrategiari aurre egiteko modurik onena aztertzen, jabetza industrial eta intelektualaren arloko estrategiarekin bat eginez (patenteak, diseinuak, markak, copyright-a, enpresa-sekretuak).

On line jardunaldi honetan, jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa eraginkorra egiteko eta arlo horretan estrategiak ezartzeko jarraibideak emango dira.

Saioaren edukia

•Jabetza industriala eta intelektuala (PI): zer babes daitekeen, nola eta zertarako
•Teknologiaren babesa: zertarako bai eta zertarako ez dute patenteek balio. Zer aukera daude?
•PI berrikuntza-prozesuan integratzea
•Arau-hausteen arriskuen prebentzioa
•PI zorroaren kudeaketa eta ustiapena

Bideratzailea

Juan Carlos Morla

SONDER CONSULTING, SL enpresako CEO da 2016az geroztik. 20 urtetik gorako esperientzia du aholkulari, prestatzaile eta auditore gisa kudeaketa ereduen, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren alorretan. Lehenago, freelance aholkulari lanetan, kudeaketa eta berrikuntza sistemen auditore eta proiektu arduradun lanetan jardun izan du. Halaber, EUSKALITen prestatzailea da, eta Quality Innovation Award-en ebaluatzailea (EAEn eta Espainian).

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00

Copyright © SPRI 2024