Bilatu ekitaldia

Enpresa Lizitatzaileen VI. Bilera


Hasiera: 2022ko otsailaren 7an, 10:00etan, amaiera: 2022ko otsailaren 11an 18:00etan

Zer da?

Enpresa Lizitatzaileen VI. bilera antolatu dute Basque Trade & Investment, SPRI Taldeko Nazioartekotzerako Euskal Agentziak, Instituto de Comercio Exterior (ICEX) institutuak eta enpresen nazioartekoratzea sustatzen duten hainbat erakunde autonomikok. Nazioarteko lizitazio publikoen merkatuan interesa duten enpresak bilduko dira.

Ekitaldiaren formatua online izango da otsailaren 7tik – 11ra. Europako kanpo ekintzaren 2021-2027 urte anitzeko egitarauaren aurkezpen-jardunaldia izango du otsailaren 10ean, goizean. Era berean, enpresa partehartzaileek B2B bilerak izan ahalko dituzte euren artean.

 

Europe Global tresnaren hitzaldien, aukeren eta berrikuntzen programa

‘Europe Global’ da finantzatzaile nagusia, Europar Batasunaren Kanpo Ekintza sustatzen duen Instrumento de Apoyo a la Preadhesión (IPA III) deiturikoarekin batera. Ia 70.000 milioi euro zuzenduko dira EB-eko kanpoko hainbat programarako. Programa hauen artean nabarmentzen dira garapen ekonomiko jasangarrikoak, ingurugirokoak eta klima-aldaketarenak.

Otsailaren 10aren goizean zehar Europar Komisioko ofizial nagusiek Asian, Afrikan, Latinoamerikan, Kariben, Balkanetan, Ekialde Hurbilean eta Turkian instrumentu honekin ekiteko eginkizunak aurkeztuko dira. Europar Komisioaren kontratazio publikorako gida berriaren berrikuntzak eta Garapen Jasangarrirako Europar Fondoaren euskarriak eta bermeak aurkeztuko dira.

Networking gunea b2b topaketetarako, astebetez irekita

Era berean, ekimenak enpresen esku utziko du otsailaren 7tik 11ra bitarteko aste osoan zehar B2B bilerak egiteko aukera.

Bilera horietan enpresa partehartzaileek euren artean komunikatzeko plataforma bat izango dute. Interes komunak, gaitasun gehigarriak eta batasunak aurkitu ahal izango dituzte euren lizitazioen lehiakortasuna areagotzeko partzuergoak ezartzeari esker. Lehenbizikoz, estatu barruko enpresez gain, Belgika eta Frantziako enpresek ere parte hartuko dute.

 

“Enpresa lizitatzaileen urteko topaketen” seigarren edizioa

Enpresa Lizitatzaileen urteroko bilerak, enpresen nazioartekotzera zuzendutako estatu osoko entitate publikoek elkarrekin egindako lanaren fruitu dira, Instituto de Comercio Exterior (ICEX) institutuak koordinatuta.

Haien artean honakoak daude: Basque Trade & Investment/Nazioartekotzerako Euskal Agentzia; ACCIÓ, Agència per la Competitivitat de l’Empresa; ASTUREX, Promoción Exterior del Principado de Asturias; Cámara de Comercio de España; Extenda. Agencia Andaluza de Promoción Exterior; Extremadura Avante; Cámara de Cáceres; Instituto para la Competitividad Empresarial, ICE – Junta de Castilla y León; IPEX, Instituto de Promoción Exterior de Castilla-La Mancha; IVACE, Instituto Valenciano de Competitividad Empresarial; SODERCAN, Sociedad para el Desarrollo de Cantabria; eta Tenerife Licita, la Cámara de Comercio, Industria, Servicios y Navegación de Santa Cruz de Tenerife.

 

Gogoan izan “Enpresa Lizitatzaileen Urteko Topaketen” agendan prestatu ditugun 2 mugarriak:

  • Otsailak 10: “Europe Global” finantza-tresnan interesa dutenentzako hitzaldi-programa
  • Otsailak 7-11: Enpresa-networking gunea interesdunen eskura. B2B topaketak.

Egitaraua

Otsailaren 10eko hitzaldi-programa

09:00
Basque Trade-ri ondo etorria

09:10
Sarrera: EB-eko Kanpo Ekintza 2021-27

INTPA.D.3 Coordination and oversight of Financing Instruments

09:20
PRAG

INTPA R.4 Legal Affairs

09:40
Afrika

INTPA A – Africa

10:00
Hegoalde Hurbila eta Turkia

NEAR B – Neighbourhood South and Turkey

10:20
Ekialde Hurbila

NEAR C – Neighbourhood East and Institution Building

10:40
Balkanak

NEAR D – Western Balkans

11:00

Kaferako atsedenaldia

11:20
Latinoamerika eta Karibea

INTPA B – LATAM & The Caribbean; Relations with all Overseas Countries & Territories

11:40
Asia

INTPA C – Middle East, Asia and Pacific

12:00
Garapen Sostengarrirako Fondo Europarren euskarri eta bermeak FEDS+

INTPA E.4 External Action Guarantees

12:20
Deszentralizatutako programa europarrak

AECID – COFIDES

12:40
Basque Trade-ren itxiera

12:45
Saioaren amaiera

B2B Bilerak

Zitak hartu ahal izango dira otsailaren 7tik 11ra

Erreserbatu zure plaza


Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
Nazioartekotzea

6º saioa B-WOMENIN Global: Sare profesionalen garrantzia eta garapena


Cámara de Comercio, Industria y Servicios de Álava Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 2024.12.03 / 17:00

Copyright © SPRI 2024