Ordua: 10:00 (UTC+2 Euskadi); 16:00 (UTC+8 Singapur)
TESTUINGURUA
Pandemiaren inpaktua gorabehera, Singapur da gailu eta teknologia medikoen sektorean azkarren hazten ari den merkatuetako bat Asiako herrialde garatuen artean. Singapurreko merkatuaren perspektibak positiboak dira gailu medikoen arloan, kontuan hartu behar baita Singapurreko ekonomiak susperraldi handia izan duela, Gobernuak babes finantzario handiagoa eman diola osasun sektoreari, garapen proiektu berriak sortu direla sektorean eta, 2022an mugak berrireki direnetik, berriro itzuli dela turismo medikoa Singapurrera.
Bestalde, espero da Singapurreko gailu medikoen merkatua % 6,5eko erritmoan (CAGR) haziko dela 2021 eta 2026 bitartean; horrek esan nahi du merkatu hori mila milioi euro ingurukoa izango dela 2026rako. Merkatu nazionalaz gain, Singapurrek indarra irabazten jarraituko du eskualdeko banaketa-zentro gisa, ez bakarrik kokapen estrategikoa duelako geografikoki, baizik eta baita ere azpiegitura egokiak dituelako eta Gobernuak pizgarriak eta negozioak egiteko erraztasunak eskaintzen dituelako.
Sektoreko 60 enpresa multinazional baino gehiagok erabaki dute euren produkzio edo banaketa jarduerak Singapurren kokatzea, hainbat arrazoirengatik, hala nola: balio erantsi handiko eta eduki teknologikoko hornikuntza- eta fabrikazio-katea izatea, I+G-ko ekosistema indartsua edukitzea eta negozio- eta teknologia-ereduen berrikuntzarako “hub” izatea.
HELBURUA
Enterprise Singapore erakundearekin batera antolatutako web mintegi honen helburua da Singapurrek gailu medikoen sektorearentzat eskaintzen dituen aukerak aurkeztea, bai merkatu gisa eta baita ere ASEAN komunitateko beste merkatu batzuetarako (Indonesia, Malaysia, Thailandia…) “hub” bezala.
Gainera, mintegian zehar “Singapore Medtech Consortium” ekimena aurkeztuko da. Ekimen horrek enpresa asko biltzen ditu, arlo desberdinetan dihardutenak, hasi fabrikaziotik eta banaketara zein aholkularitzara.
Bukatzeko, Singapurreko sektoreko araudien azalpen orokor bat emango da.
NORI ZUZENDUTA?
Ekitaldi hau bereziki zuzentzen zaie Singapurreko gailu medikoen sektoreari buruzko ezagutzak zabaldu nahi dituzten euskal enpresetako profesional, zuzendaritza-kargu eta teknikariei.
PARTE-HARTZAILEAK
- BasqueTrade & Investment
- Enterprise Singapore
- Singapore Economic Development Board
- Singapore Medtech Consortium
Hizkuntza: ingelesa
Egitaraua
Singapur: Gailu medikoen arloko merkatua eta aukerak, eta “Singapore Medtech Consortium”-en aurkezpena
Pablo Huidobro
Zuzendaria
Basque Trade & Investment Singapur
Marianne Tan
Eskualde-zuzendaria – Europa
Singapore Economic Development Board
Kenny Lee
Marketineko presidenteordea
Racer Technology (Singapore Medtech Consortium)
Kean Lim
Zuzendari nagusia
Healwav (Singapore Medtech Consortium)