Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Berrikuntzaren kudeaketa. Berrikuntza zure enpresaren neurrira


2022ko urriaren 6an 09:30etatik 12:30etara

Berrikuntza modu egituratuan kudeatzea, erakundearen esparru guztietan “etengabeko hobekuntzatik” abiatuta, ezinbestekoa da erakundeen testuinguruan gero eta azkarrago eta intentsitate handiagoz gertatzen diren aldaketei aurre egiteko.

Jardunaldi birtual honetan, berrikuntzaren kudeaketa aktiboa eta sistematikoa egiteko jarraibideak emango dira, epe luzeko lehiakortasun-faktore iraunkorra izan daitekeena eta ia sektore guztietan aplika daitekeena.

Saioaren edukia

• Berritzeko helburuak eta estrategiak eduki beharra.
• Berrikuntza errazten duen testuingurua.
• Berrikuntzaren Plan Estrategikoak (BEP) Plan Estrategiko Globalarekin (PEG) lotuta egon behar du.
• Ideien eta proiektuen kudeaketa.
• Berrikuntza zenbatu egin daiteke eta zenbatu egin behar da.

Bideratzailea

Iñaki Arrieta
Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Aholkularia da erakunde aurreratuen estrategiaren eta diseinuaren alorrean. OTEIC Taldearen zuzendari nagusia da, eta irakasle titularra Deusto Business School eskolan. Aholkulari gisa jarduten du zenbait enpresatako administrazio kontseiluetan.

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30

Copyright © SPRI 2024