Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Emaitzak. Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoetatik haratago


2022ko azaroaren 22an 09:30etatik 12:30etara

Erakunde bat lehiakorra edo jasangarria izango da, epe luzekoa bada. Horretarako, ezinbestekoa da adierazleen bidez helburuen jarraipena egiteko sistema egokia ezartzea, helburuak zenbateraino lortu diren jakiteko eta desbideratzerik izanez gero hobekuntzei lehentasuna emateko.

Jardunaldi birtual honetan, zenbait nozio emango dira adierazleen kudeaketa aktiboa eta sistematikoa egiteko, eta erakunde osoa inplikatuko da erakundearen estrategia lortzeko.

Saioaren edukia

  • Alderdi garrantzitsuak eta estrategikoak neurtzea.
  • Helburuak eta adierazleak. Kontzeptuak eta ezaugarriak
  • Zer informazio kudeatzen dugu gure erakundeko arlo nagusietan (Gerentzia, Giza Baliabideak, Komertziala, Eragiketak, Erosketak…)
  • SMART helburuak
  • Box – Score: Aginte-koadroa: Zer sartu eta nola aztertu

Bideratzailea

Iñaki Buitrón
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). Masterra Erabateko Kalitatean eta Supply Chain Management+ Lean arloan espezializatua. Azken 15 urteotan, aholkulari eta prestatzaile gisa lan egin du honako arlo hauetan: kudeaketa; kalitatea eta bikaintasuna; prozesu hobekuntza eta eraginkortasuna (LEAN); eta Supply Chain (hornidura katea). Gaur egun, Arcinnova Consultores enpresako zuzendaria da.

Euskalit-ek koordinatua.

 



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024