Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Zaintza lehiakorra, berrikuntzarako prozesu gakoa


2023ko azaroaren 28an 09:30etatik 12:30etara

Nola arrakastaz eboluzionatu eta berritu hainbat krisi gainjarri dituen agertoki konplexu batean? Inprobisazioak eta pertsona bakar baten intuizioak ez dute jada funtzionatzen. Ez dago berrikuntzan arrakasta bermatzen duen formula magikorik, baina badago bide argi bat: zaintza lehiakor PROZESU sistematikoa eta proaktiboa ezartzea erronka estrategiko baten inguruan. Abiapuntua ere argia da: parte hartzen duten pertsonen talde arina osatzea. Gero, aukerak detektatzeko eta azkar aprobetxatzeko prozesuan egunez egun entrenatu eta hobetzea besterik ez da geratzen.

Jardunaldi birtual honetan, zaintza lehiakorrari buruzko hausnarketa-prozesua kudeatzeko zenbait ideia emango dira.

Saioaren aurreko autodiagnostikoa:

Zelan zaindu? Erakunde bakoitzaren egungo zaintza-prozesuaren ebaluazioa

• Nola fokatu? Erakunde bakoitzaren ingurune lehiakorraren ebaluazioa

Saioaren edukia:

Kontzeptuak: estrategia eta informazio estrategikoa.

• PROZESUAREN faseak: lehiaren zaintza sistematizatzea eta kudeatzea.

• Bide-orria: zaintzatik berrikuntzara.

Bideratzailea:

Juan Carlos Vergara

Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari Industriala. Bartzelonako Unibertsitatean Espainia eta Europar Patenteetan graduondoa. Aenor-eko GT6/CTN166 kide. Sistema, zaintza-sareak eta adimen estrategikoen  ezarpen eta automatizazioan espezializatua. CDE Inteligencia Competitiva-ko gerentea. Gaur egun Hontza plataforma garatzen kode irekian eta GPL lizentzian.

 



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024