Bilatu ekitaldia

ETEentzako jardunaldi birtuala “BIND SME, bizkortu zure lehiakortasunaren hobekuntza startupekin”


2024ko maiatzaren 14an 09:30etatik 10:30etara

Jakin ezazu zer onura dakartzan startup disruptiboekin berritzeak BIND SME IV prestakuntza-jardunaldian, maiatzaren 14an, eta ezagutu Euskadiko ETEen lehiakortasuna hobetu duten arrakasta-kasuak, zu haietako bat izateko.

Zer ezagutu ahal izango duzu?

Webinar honetan, zure ETEarentzako berrikuntza irekiko aukera berriak eta haien onurak aztertuko dituzu. Aurreko edizioetan parte hartu duten ETEen arrakasta-kasuak ezagutu ahal izango dituzu, eta euskal industriaren beharrei erantzuteko propio sortutako plataforma batean parte hartzearen onuren berri jasoko duzu.

BIND SME arrakasta-kasuen artean, Lantekena nabarmentzen da, txapa metalikoaren industriaren eraldaketa digitalean liderra den euskal enpresa. Hupi startup-arekin Laguntzaile Birtual pertsonalizatu bat sortu zuten, makinak instalatzeko prozesuak sinplifikatzeko eta optimizatzeko gai. Edota Onak, elektrohigaduran espezializatutako ETE teknologikoak, datuak analizatzen espezialitatutako Immersia startup-ekin eta zibersegurtasunean espezializatutako Orbik Cybersecurityrekin egin dtuen bi proiektuak. Immersiarekin, Onak kanpoco eta barneko prozesuak optimizatu ditu, datuaren bistaratzea eta adimena hobetzeari esker. Eta Orbikekin ziberegurtasun-ebaluazioak egin ditu, ahultasunak detektatu eta monitorizatu ditu, makinek eta haien softareek sortzen dituzten datuak segurtatzeko. Guztiak, Euskadiko industriarentzat aurrerapen handian dakarten proiektua.

Horrelako kasu arrakastatsuak ezagutu nahi badituzu, ez galdu jardunaldi birtual hau. Aurreko edizioetan parte hartu duten erakundeetako ordezkariek, ETEek eta startupek hartuko dute parte. Halaber, ETEen deialdia hasiko da SME-n 4. ediziorako.

Nori dago zuzendua?

Euskadiko ETE guztiei, fase hauetan daudenei: eraldaketa digitalean, lehiakortasuna handitzen eta bizkortzen, edo negozioa hazteko eta hedatzeko soluzio berritzaileak bilatzen.

BIND-I BURUZ

BIND berrikuntza irekiko plataforma bat da, SPRI taldearen bidez Eusko Jaurlaritzak sustatua industriaren eraldaketa bultzatzeko eta lehiakortasuna handitzeko, startup disruptiboekiko lankidetzari esker. BIND Acceleration Program, BIND SME eta BIND GovTech ekimenen bidez, plataformak 300 proiektu baino gehiagoren garapena bultzatu du.

Egitaraua

Zoom Webinar: BIND SME IV

09:30
Sarrera eta ongietorria

Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria

BIND SME IV: ETEentzako onurak eta emaitzak

Carmen Sánchez, Ekintzailetza eta Sustapena SPRI taldean.

Aurreko edizioetako arrakasta-kasuak biltzen dituen mahai-ingurua

Parte-hartzaileen artean, Irati Rodríguez, HUPI Iberica eta Salvador Trujillo, Orbik Cybersecurity-ko CEO egongo dira.

Galderak eta hurrengo urratsak



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Industria adimenduna, berritzeko


Jornada virtual 2024.11.26 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Marketin digitala berrikuntzarako tresna gisa


Jornada virtual 2024.11.28 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Zaintza lehiakorra: berrikuntzarako lehen urratsa


Jornada virtual 2024.12.03 / 09:30

Copyright © SPRI 2024