Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Berdintasuna. Zure enpresak berdintasunean egin behar duena**ATZERATUA**


2020ko apirilaren 21an 09:00etatik 14:00etara

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki ETEek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratua baino askoz gehiago baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du, eta estrategia honen barnean Innobideak Prestakuntza programa hau aurkitzen da. Innobideak Prestakuntza programa, SPRIk EUSKALITen kolaborazioarekin garatu duen prestakuntza moduluen doako programa da. Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna garatzea baimenduko du eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude

Horrela, otsailetik ekainera, arlo hauek sakonago lantzeko modulu independente multzoa zure eskura duzu. Saioak independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

Berdintasuna: Zure enpresak berdintasunean egin behar duena

Erakunde aurreratuek proiektu partekatu bat izan nahi dute, eta lankidetza esparru bat osatzen duten pertsona guztien artean, beren garapenerako giltzarriak eskainiz, aukera berdintasuna bermatuko duten politika eta prozesu gardenen bidez.  Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak estrategia ezarri eta kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen den hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, hainbat nozio emango dira enpresa bat aniztasunean, kudeaketa aurreratuan eta berdintasunean kudeatzeko.

Saioaren edukia

  • Nire erakundeak aukera-berdintasuna eskaintzen du?
  • Sinesmenak gainbegiratuz: estereotipoak, kristal-sabaia, segregazioa…
  • Aniztasuna, kudeaketa aurreratua eta berdintasuna.
  • Estrategiak eta berdintasunerako erremintak.

Bideratzailea

Aurkene Redondo

Zientzia Politiketan eta Soziologian lizentziatua. Giza Baliabideetan (Deusto-ko Unibertsitatean) graduondoa, EMAKUNDEn  gizonezko eta emakumeen arteko aukera-berdintasunean ziurtatua eta homologatua; Coaching pertsonal,  betearazle eta antolaketan masterra. 20 urte baino gehiago daramatza antolaketa mota guztietako erakundeekin lanean, publiko zein pribatuetan, materia desberdinetako ikastaroak emanez eta garapen-prozesuak diseinatzen eta kudeatzen bai maila indibidualean zein taldekoan.

Euskalit-ek koordinatua.

 

Tokia
Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala , Bilbao (Bizkaia)

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala
Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia, Mazarredo 69, Bilbao



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


Jornada virtual 2024.04.30 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30

Copyright © SPRI 2024