Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Bezeroak. Bezeroek egin ditzaketen ekarpenak


2020ko ekainaren 25an 09:30etatik 12:30etara

Bezeroak izan behar dira, gure erakundeko pertsona guztiekin batera, gure estrategiaren ardatz nagusi. Enpresak beste erakunde lehiakide batzuekin alderatuta bezeroari eskain diezaiokeen balio bereizgarria izango da lehia abantailaren oinarri. Bezeroarengana bideratutako kultura sortzea eta garatzea, gure enpresa bereizteko ezinbesteko baldintza da hori lortzeko. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek beren bezeroak kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.

Jardunaldi birtual honetan, zenbait ideia emango dira beharrezko kultura lortzeko eta bezeroen kudeaketa aktiboa eta sistematikoa eta gure proiektuekiko lotura egiteko.

Saioaren edukia

  • Bezeroen kudeaketa lan kolektibo gisa.
    • Bezeroei entzutea eta haiek ezagutzea.
    • Bezeroen kudeaketa sistematikoa.
    • Bezeroak gure proiektuekin lotzea.

Bideratzailea

Esteban Vicente

ASV Consulting enpresako bazkide zuzendaria da (1992). Pertsonen Garapenean (hautespena, prestakuntza, diagnostikoa, lidergoa, bezeroenganantz orientatzea eta lorpenetarantz orientatzea) espezializatutako psikologo aholkularia da. Microeconomics of Competitiveness (Orkestra-Harvard) graduatua. ETEen zuzendaritza eta kudeaketan graduatua (INSIDE, U. Deusto). AEU-Amerika Erdialdeko Unibertsitateko irakaslea. Eta Deusto Business School eskolan irakaslea da.

Euskalit-ek koordinatua.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00

Copyright © SPRI 2024