Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Estrategia. Nola lortu gure asmoak gauzatzea (aurrez aurre)


2022ko azaroaren 10an 09:00etatik 14:00etara

Erakundeak ingurune ezezagun, aldakor eta konplexuetan bizi gara, eta bertan, dena aldatzen duten ustekabeko gertaerak gertatzen dira. Plan oro zaharkituta geratzen denez denbora gutxian, badirudi Estrategia ez dela hain beharrezkoa; baina kontrakoa da, estrategia definitzea ezinbestekoa da gaur egungo testuinguruan.
Erakunde batzuek formulazio konplexuak eta zehatzak egin behar izaten dituzte, eta, beste batzuetan, berriz, praktikoagoa izaten da pertsona guztiek ideia garbi gutxi batzuk izatea, erabaki egokiak hartzen lagunduko dietenak.

Jardunaldi honetan, estrategiaren hausnarketa prozesua eta bere hedapena eta komunikazioa kudeatzeko ideiak emango dira.

Saioaren edukia

• Zer den estrategia eta haren beharra.
• Prozesu estrategikoa
• Zer informazio duzun eta ser informazio behar duzun.
• Hausnarketa sistematikoa eta partizipatiboa.
• Negozio eredua, bereizketa faktore.
• Asmotik ekintzetara.

Bideratzailea

Alberto Etxeandia

Dinamikak enpresako aholkularia da, eta industria ingeniaria da, industria antolakuntzan espezializatutakoa. Sektore askotako (industriala, hezkuntza, hirugarren sektorea…) hainbat erakunderekin lan egin du dinamizazio estrategikoko eta antolaketako prozesuetan, eta kudeaketa postuak bete ditu zenbait enpresatan. Ohiko hizlaria izaten da estrategiarekin lotutako masterretan eta ikastaroetan.

Euskalit-ek koordinatua.

Tokia
Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia, Bilbao (Bizkaia)

Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia
Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00

Copyright © SPRI 2024