Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa eta lehiakortasun abantaila bezala


2020ko urriaren 15an 09:30etatik 12:30etara

Eusko Jaurlaritzak, Jabetza Industriala eta Intelektualaren politika sustatuz, euskal enpresen berrikuntzaren estrategia indartzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzako berrikuntza estrategiari laguntzeko, SPRIk eta EUSKALITek arlo honetan laguntza emateko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan ezinbestekotzat jotzen den gai bati buruzko modulu berria sortu da, Jabetza Industrialean (patenteak, diseinuak, markak) eta Intelektualean oinarrituta, enpresek berrikuntza estrategiaren kudeaketari aurre egiteko modurik onena aztertzen laguntzeko diseinaturik.

Saio honetan, Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren kudeaketa eraginkorra egiteko jarraibideak emango dira eta arlo honetan estrategia posibleak ezarriko dira.

Saioaren edukia

  • Jabetza industriala eta intelektuala (JI): zer babestu daiteke, nola eta zertarako.
  • Teknologia babestea: zertarako balio duten patenteek eta zertarako ez. Beste zer aukera daude?
  • Patenteak informazio iturri gisa eta arauak hausteko arriskuen prebentzioa.
  • JI berrikuntza prozesuan eta enpresen kudeaketan sartzea.

Bideratzailea

Ismael Igartua

GALBAIAN Intellectual Property agentziako bazkide sortzailea eta Zuzendaria da. Halaber, telekomunikazio ingeniaria, jabetza industrialaren agente ofiziala eta patente europarren agentea da. 2011n GALBAIAN sortu arte, Fagor taldearen jabetza industriala sailaren zuzendaria izan zen azken sei urteetan. Irakasle gisa jarduten du jabetza industrialari buruzko prestakuntza ikastaroetan.

Euskalit-ek koordinatua.

 

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute  erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30

Copyright © SPRI 2024