Gizarte aurreratu batean, pertsonak dira enpresa lehiakor guztien oinarri nagusi, haien jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak elementu bereizgarriak direlako. Erakundeek, haien zuzendaritza taldeek eta erantzukizunak dituzten beste pertsona batzuek bereziki, ingurune baldintza egokiak sorrarazi behar dituzte pertsonen ahalmenak garatu ahal izateko eta proiektu komun baten partaide egiteko. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek beren erakundeko pertsonen kudeaketa aurreratu bat egiteko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.
Jardunaldi birtual honetan, pertsonen kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko, enpresaren proiektuan konpromisoa lortzeko eta lidergoaren gaitasuna garatzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira.
Saioaren edukia
- Pertsonen kudeaketa: antolaketa egiturak eta ikuspegi iraultzailea.
- Talentuaren kudeaketa eta erakundeekiko konpromisoa
- Antolakuntzaren lehiakortasuna: antolaketa osasungarriaren eta lehiakortasunaren kudeaketaren artean
Bideratzailea
Ana Reoyo
2003an MAS INNOVACION enpresako bazkide aholkulari izan arte, erantzukizun handiko postuak izan ditu zenbait erakunde pribatutan. Irakaslea da UPV/EHUko graduetako eta masterretako zenbait ikastarotan. Bere xedea da antolaketa eraldaketa erraztea, garapen pertsonala eta profesionala sustatuz, pertsonak dinamizatuz eta berrikuntza eraginez.
Euskalit-ek koordinatua.
Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.