Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Supply Chain, hornitzailetik bezeroarenganaino kudeaketa.


2021ko apirilaren 29an 09:30etatik 12:30etara

Hornidura-kate sendoetan erabat integratuta dauden enpresak lehiakorragoak dira krisi-garaian ere. Merkatuko aldaketei enpresa bakar gisa erantzuteko gai dira, bezeroak eta enpresa hornitzaileak beren prozesuetan integratuz, eskariaren kudeaketatik fabrikazio eragiketen kudeaketara, logistikoak I+G+B barne.

Alde horretatik, jardunaldi birtual honen helburua da bezero eta hornitzaileen prozesu giltzarrien integrazioan oinarritutako hornidura-katearen kontzeptu orokor bati buruz hausnartzea, eta, zehazki, zein eta nola txerta daitezkeen hausnartzea. Halaber, bezero eta hornitzaile arteko aliantza-prozesu arrakastatsu bati nola ekin eta nola garatu ere aztertuko da.

Saioaren edukia

• Hornidura-kate orokorraren kontzeptu berria?
• Logistika funtsezko prozesu gisa eta horniduren katea funtsezko estrategia gisa.
• Hornidura-kate eraginkor eta lehiakorra osatzen duten funtsezko prozesuen xehetasuna
• Hornikuntza-katea integratzeko aliantza-eredua
• Hornikuntza-katea ebaluatzeko tresna

Bideratzailea

Julen Galarza
Industria Ingienera, Antolaketan aditua, enpresen kudeaketa eta fabrikazio-operazio hobekuntzetan eta logistika arloetan 20 urte baino gehiagoko esperientziaduna. MBA Executive, Supply Chain Management-en Masterra, Marketin eta Estrategian Masterra, Produkzioan eta Komunikazioan Masterra. Bere jarduera profesionala Manufacturing y Supply Chain Management (Hornikuntza-katean)-ean espezializatutako enpresa pribatuaren zuzendaritzan lan egin du, balio kate osoaren gain hobekuntza ekintzak garatu eta bikaintasunerako eragiketak bultzatuz enpresen eraldaketan aktiboki lan eginez.

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Zaintza lehiakorra, berrikuntzarako prozesu gakoa.


Webinar 2021.04.13 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako


Webinar 2021.04.15 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Berdintasuna: Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Webinar 2021.04.20 / 09:30

Copyright © SPRI 2021