Intergunek erantzunak eskaintzen dizkie euskal enpresen erronkei:

  • Nazioartekotzeko horizonte berriak:
    urruneko merkatuak eta merkatu arriskutsuak.
  • Hurbilketa espezializatu eta fokalizatuagoa.
  • Nazioartekotze-eredua aukeratzea, enpresa bakoitzaren premien arabera. Ideia bat daukazu.
  • Tamaina, aldagai garrantzitsua lehiakortasunerako. Txikiegia naiz atzerrian saltzeko?.
  • Nazioarteko espezializazio handiko profesionalak enpresetan integratzea.

Intergune+ 2022an, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak bere ekintza-planak azalduko ditu, programa, zerbitzu eta jarduera malguagoekin, eta euskal enpresa kanpora ateratzeko proiektuak bultzatzera bideratuta.

BasqueTradek erantzuna emango die euskal enpresak ezagutzatik aurre egin behar dien erronkei. Nazioartekotzean adituak diren pertsonak izango ditu, eta bilera pertsonalak eskainiko ditu Kanpo Sarearekin eta nazioartekotzeko beste profesional batzuekin, enpresa bakoitzaren beharretara hobekien egokitzen diren tresnak eta irtenbideak emateko.

La ola de la Internacionalización no para, avanza con fuerza y no espera.

Talent spot topagune ezin hobea izango da unibertsitatea eta enpresa konektatzeko: jarduerak eta tailerrak egingo dira eta adituek aholkuak emango dizkiete azken mailetako ikasleei enpresek eskatzen dituzten nazioarteko espezializazioei buruz

Intergune “experiences”-k ezagutza, estrategia eta esperientzia eskaintzen ditu

  • Adituen ikuspegia munduko egoera geopolitikoari buruz: nolako eragina dute populismoek nazioarteko politikan? Protekzionismoarekin lerrokatutako gobernuen aro berri batean gaude?Nola ari dira prestatzen gure enpresak gertakari hauen aurrean?
  • Nazioartekotzea babesteko tresnak baliatuz, nazioartekotze-prozesua ongien diseinatu eta gauzatu duten enpresen erakusleihoa.
  • Mahai-inguruak merkatu nitxoetako liderrekin.
  • Plan estrategikoak aukera-merkatu berrietarako.
  • Sektore estrategikoetara bideratutako tailerrak: Energia berriztagarriak, Osasuna-biozientziak, Manufaktura aurreratua, eta beste sektore garrantzitsu batzuk: Automozioa, M-E, Aeronautika eta IKTak.

Intergune “know how”-k neurrira eginiko konponbideak eskaintzen ditu

  • Intergunek bertatik bertara eskaintzen ditu ad hoc konponbideak, hau da, nazioartekotze-proiektu bakoitzaren neurrira eginikoak. Tresna, laguntza, programa eta zerbitzu malguak proposatzen ditu.
  • Negozio-aukerak eskaintzen ditu nazioarteko bokazioa duten proiektuen networkingerako ezin egokiagoa den ingurune batean.
  • Talentuaren lehen foroa aurkezten du, unibertsitatearen eta enpresaren arteko loturak sendotzeko eta nazioartekotze arloko profesionalei gaikuntza emateko.