Bilatu ekitaldia

Proiektu industrialetarako finantzaketa


2020ko uztailaren 1an 11:00etatik 12:00etara

Ordubeteko jardunaldi birtual bat zuzenean ezagutzeko DGIPYME-Industriaren eta Enpresa Txiki eta Ertainaren Zuzendaritza Nagusiak eskaintzen dituen berritasunak proiektu industrialak finantzatzeko, eta formatu egoki bat enpresa bakoitzak bere proiektua kontrastatzeko.

Jardunaldi honek laguntza emango die euskal enpresei euren proiektu industrialetarako finantzaketa eskuratzeko, finantzaketa horren bidez euren lehiakortasuna hobetzeko, tamaina handitzeko eta areago sartzeko nazioarteko merkatuetan. Aurkezpenaren ostean, enpresa interesatuek aldebiko bilerak egin ahal izango dituzte Elena Alazar Rodriguezekin (DGIPYMEko Programen Kudeaketa eta Exekuzioko Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzu-buruarekin), zeinak argituko dien zein den modu egokiena proiektu bakoitzak behar duen finantzaketa eskuratzeko.

 

Aurkeztuko diren berritasun garrantzitsuenak

– Ezagutzera emango dira SGIPYMEren (Industriaren eta Enpresa Txiki eta Ertainaren Idazkaritza Nagusiak) 2020ko finantzaketa-programa berriei buruzko xehetasunak: REINDUS 2020 eta COVID 2020.
– Informatuko da nolako berritasunak sartu diren REINDUS programaren aurreko deialdietako enpresa onuradunek birfinantzaketak eta atzerapenak negoziatu ditzaten.
– Azalduko da nola finantzatu inbertsio berriak.

 

Jardunaldi hau bereziki interesgarria izan daiteke zuretzat, baldin eta

– Enpresa industrial bat bazara
– Aholkularitza bat bazara
– Kontsultaritza bat bazara
– Finantzaketa-tresnetan interesatutako eragile edota pertsona bat bazara.

 

Helburu partekatua

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak eta Industria Ministerioko Industria eta ETEen Idazkaritza Nagusiak helburu bera dute —industria bultzatzea—, eta euren ahaleginak bideratzen dituzte finantzaketa-formulak hobetzera, enpresek aukera izan dezaten euren jarduera garatzeko, hazten lagunduko dieten inbertsioak eta gastuak egiteko, eta merkatuetan sendotzeko.

 

Eskatu aldebiko bilera bat zure proiektuaz mintzatzeko

Aldebiko bilerak eskatzeko, ezinbestekoa da jardunaldian erregistratzeko inprimakiko galderei erantzutea ekainaren 29a baino lehen.

 

Jardunaldiari buruzko beste xehetasun batzuk

ZOOM plataforma erabiliko da bideo-deiak egiteko. Ekitaldirako plaza eskatu ostean jasoko duzu konektatzeko informazioa.

 

 

Egitaraua

Egitaraua

11.00
Irekiera. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa. Industriako manufaktura sektoreari finantza arloko laguntza emateko programak

Juan Ignacio Moratinos Alonso.

Programen Kudeaketa eta Exekuzioko zuzendariorde nagusia

11.30
Solasaldia eta eztabaida

12.00
Amaiera

12.30etik aurrera
Aldebiko elkarrizketak (aurrez eskatuta)

Aldebiko elkarrizketak Elena Alcazar Rodriguezekin

DGIPYMEko Programen Kudeaketa eta Exekuzioko Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzu-burua..





Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024