// Topaketa birtual garrantzitsu bat euskal enpresen agendan.
Erresuma Batua euskal esportazioen merkatu garrantzitsuenetako bat da. Aipatzekoak dira automozioko manufaktura industria eta industria aeroespaziala, zeintzuetatik Britainia Handiak, oraintsu arte Europar Batasuneko kide izandako herrialdeak, asko inportatzen duen eta zeintzuetan Euskadiko hainbat enpresak ospe handia duten.
Bestalde, aurrera begira, Britainia Handiko merkatuak negozio-aukera interesgarriak eskaintzen ditu energia berriztagarrien sektorean, gobernu britainiarrak aurreikusita baitu datozen urteetan horietan inbertitzea. Erresuma Batua merkatu interesgarria da, bai Bio-osasunaren sektorean, bai Euskadira irits litezkeen balizko inbertsioen jatorri bezala.
// Nori zuzenduta dago?
Euskal enpresa esportatzaileei edo Erresuma Batuan kokatuta daudenei, Euskadin dauden enpresa britainiarren filialei, Erresuma Batuan interes komertzial zuzenak nahiz zeharkakoak dituzten enpresei, Erresuma Batua euren zerbitzu edo produktuen balizko hartzaile gisa ikusten duten enpresei eta, oro har, Erresuma Batuan interesa duten enpresa guztiei, guztiek ere kontuan hartu behar dituztelarik muga-zergetan, logistikan, zergetan eta lan arloan gertatu diren aldaketak.
// Topaketa birtual praktiko bat izango da, eta bertan akordioaren xehetasun guztiak aztertuko dira, arazoak gainditu dituzten enpresen kasuekin batera.
Akordioaren inplikazioei buruzko azalpenak oinarritzat hartuko ditu beste enpresa batzuek izan dituzten arazoak, dagoeneko gaindituta daudenak BasqueTrade-ren Londresko bulegoak eskainitako neurriei eta babesari esker.
Bakarrik azken urtean, BasqueTrade-ren Erresuma Batuko bulegoak euskal enpresen 100dik gora kontsulta jaso eta erantzun ditu. Akordioaren xehetasun guztiak xeheki aztertu dituen lantalde bati esker, bulegoko langileak gai izan dira Brexitak enpresa batean sor ditzakeen zalantza edo arazo guztiak arin ebazteko, enpresari eskainiz behar duen informazioa eta erakundeekiko kontaktuak.
// Enpresen eskura jarri diren zerbitzuak Brexitaren osteko eszenatokira egokitzen laguntzeko.
Erresuma Batuko Merkataritza Sailarekiko harreman eta lankidetza estuari esker, BasqueTrade-ren Londresko bulegoak arin eta modu eraginkorrean konpondu ditzake enpresen arazoak.
Egitaraua
Programa
Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua.
Ainhoa Ondarzabal, BasqueTrade & Investment zuzendari nagusia.
Pablo Fano, BasqueTrade & Investment-ren Londoneko bulegoko zuzendaria.
Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.