SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Enterprise Europe Network (EEN) euskal partzuergoko kideek, esparru-programa berriaren partaidetza-arauen berritasunei buruzko informazio-jardunaldi bat antolatu dute, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) eta Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroaren Horizonte Europako lege- eta finantza-gaietarako Harremanetarako Puntu Nazionalen (National Contact Points – NCPs) taldearekin lankidetzan.
Jardunaldiaren helburuak:
Jardunaldian, xehetasunez aztertuko dira kostuak kalkulatzeko metodologietan izandako aldaketak, hirugarren aldeetako berrikuntzak eta finantzaketa-modu berriak, hala nola “Lump Sum” eredua (oroharreko prezioan), epe laburrean garrantzi nabarmena duena. Gainera, “Corporate MGA” (dirulaguntzetarako hitzarmena) berriak Horizonte Europaren dokumentuetan eta laguntza-gidetan dituen inplikazioak baloratuko dira.
Era berean, Enterprise Europe Network (EEN) euskal partzuergoak euskal enpresei beren I+G+b nazioartekotzen laguntzeko zerbitzuak ezagutzera emango dira.
Nori zuzenduta:
Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitzetako, ikerketa-zentroetako, ikerketa sanitarioko institutuetako eta haien fundazioetako eta abarretako kide diren eta I+G+b arloan zuzendaritza-ardurak edo erantzukizun teknikoak dituzten pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.
Elkarrizketak CDTI/FECYTekin:
Lanaldia amaitu ondoren, NCPekin bilerak egin ahal izango dira. Interesa baduzu zure Horizon Europe proiektuen lege- edo finantza-gaiei buruz dituzun zalantzak kontrastatzeko, zure proiektuarekin lotutako inskripzio-formularioko informazioa bete behar duzu. Betetako formularioak jasotzeko azken eguna 2023-01-24a izango da, baina egin daitezkeen bileren kopurua mugatua denez, inprimakia ahalik eta lasterren betetzea gomendatzen da.
* Oharra: jardunaldira joateko, beharrezkoa da «Eman izena» botoiari emanda izena ematea. CDTI/FECYTekin elkarrizketa egiteko inprimakia osagarria da, soilik interesa izanez gero.
Egitaraua
Programa
Cristina Oyón, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria. SPRI
Carmen Bello. Harremanetarako Puntu Nazionala. FECYT.
Carmen Bello.Harremanetarako Puntu Nazionala. FECYT.
Andrés Martínez, Puntu Nazionala, CDTI.
Andrés Martínez, Puntu Nazionala, CDTI.
Arturo Antón, EEN Basque-ko koordinatzailea, SPRI
KPEak lege- eta finantza-alderdietarako.