Bilatu ekitaldia

I+G+Bko lankidetza finantzatzeko aukerei buruzko informazio-jardunaldia – Aeronautika eta Espazioa


2024ko apirilaren 11an 09:30etatik 11:45etara

HEGAN Basque Aerospace Cluster-ek, SPRIrekin, Enterprise Europe Network (EEN) euskal partzuergoko koordinatzailearekin, Garapen Teknologiko eta Berrikuntzarako Zentroarekin (CDTI) eta Espainiako Espazio Agentziarekin (AEE) lankidetzan, jardunaldi hau antolatu du, non aeronautikarekin eta espazioarekin lotutako gaietan I+G+B proiektuak garatzeko deialdiak aurkeztuko dira.

Jardunaldiaren Helburuak

Jardunaldiaren helburu nagusia CDTIren Laguntza Nazionalak aurkeztea eta aztertzea da, PERTE Aeroespazialaren eranskinean berrikuntzak nabarmenduz, aeronautikaren sektorera bideratutako deialdia kontuan hartuta, Programa Teknologiko Aeronautikoaren jarraipena dena, eta AEEk eta hurrengo Programa Teknologiko Espazialak eskaintzen duten aukerak.

Halaber, Horizonte Europan 2025erako abiazio sektorearen orientazio estrategikoa aurkeztuko da, Clean Aviation eta SESAR 3 barne. Horretarako, Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP) izango dira, deialdien finantzaketa-aukerei eta proposamenen prestakuntzari buruzko informazioa emateko. Azkenik, Enterprise Europe Network-en (EEN) bidez, euskal enpresei laguntzeko zerbitzuak aurekztuko dira, haien I+G+b proiektuak nazioartekotzeko helburuarekin.

Nori zuzenduta

Jardunaldia I+G+Bn zuzendaritza- edo teknika-erantzukizunak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterreko, aholkularitzako eta abarreko pertsonei zuzenduta dago, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei ere.

Elkarrizketak CDTI eta EEN-rekin

Jardunaldia amaitu ondoren, bilerak egin ahal izango dira Horizonte Europa programaren Harremanetarako Puntu Nazionalarekin (NCP) eta Enterprise Europe Network sareko adituekin. Ideia edo proiektu-proposamen bat berrikusteko interesa izanez gero, mezu elektroniko bat bidaltzera gonbidatzen zaitugu, jpinan@hegan.com helbide elektronikora.

Erregistroa HEGANen webgunearen bidez egiten da, esteka honetan.

Egitaraua

Egitaraua

9:30
Ongietorria.

HEGAN.

9:40
Tresna orokorrak eta aeronautikari buruzko CDTIren Ekintza Plana.

Raúl García, CDTI teknikaria.

10:10
AEE Aukerak eta Programak.

Jose María Pérez, Programa Nazionalen saileko burua, Espainiako Espazio Agentzia.

10:40
Horizonte Europaren abiaziorako finantzaketa-aukerak: WP Cluster 5, Clean Aviation, SESAR 3.

Juan Francisco Reyes, Abiaziorako NCP Horizonte Europan, CDTI.

11:00
I+G+b nazioartekotzeari laguntzeko mekanismoak.

Susana Larrea, Enterprise Europe Network, SPRI.

11:20
Kafe-etenaldia.

11:45
Aurreikusitako amaiera.

11:45 – 12:30
Aldebiko elkarrizketak CDTI eta EEN-rekin

Aldez aurretik eskatuta.

Tokia
Sala Txorierri, Zamudio (Bizkaia)

Sala Txorierri
Ibaizabal bidea, 101, 48170, Vizcaya, España

Inscripción


Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00
Image
Berrikuntza

ETEentzako jardunaldia “BIND SME, bizkortu zure lehiakortasunaren hobekuntza startupekin”


Araba parkea, Auditorioa Gasteiz (Araba/Álava) 2024.05.14 / 09:30

Copyright © SPRI 2024