Bilatu ekitaldia

Nazioarteko I+G+b proiektuak finantzatzeko jardunaldia – Europako programak: Eurostars eta Innowwide


2023ko martxoaren 1an 10:00etatik 14:30etara

BEAZek, Innobasquek eta SPRIk, Enterprise Europe Network (EEN) euskal partzuergoko kideek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarekin (CDTI) lankidetzan, jardunaldi hau antolatu dute. Jardunaldi horretan, Eureka ekimena aurkeztuko da, partzuergoko nazioarteko eta I+G+b arloko proiektuak aurkezteko programen esparrua, merkatutik gertu dauden produktu, prozesu edo zerbitzu berriak lortzera bideratua. Zehazki, Eurostars programa azalduko da, deialdia apirilaren 13an amaituko da, eta Innowwide programa.

Jardunaldiaren helburuak:

Jardunaldiaren helburua Eureka ekimenaren funtzionamendua azaltzea izango da. Europan gobernu arteko I+G+b kooperatibari laguntzeko ekimena da, Eurostars eta InnoWwide bezala. Azken horiei garrantzi berezia emango zaie.

Alderdi praktikoa Gogoa Mobility Robots enpresak abiaraziko du, Eureka programa batean parte hartu baitu.

Azkenik, Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoak euskal enpresei beren I+G+b nazioartekotzen laguntzeko zerbitzuak ezagutzera emango dira.

Nori zuzenduta:

Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-etxeetako eta abarreko I+G+b eremuko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenei, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.  

Elkarrizketak CDTIrekin eta EENekin:

Jardunaldian zehar bilerak antolatu ahal izango dira CDTI-espertuarekin eta Enterprise Europe Network sareko adituekin. Proiektu ideiak berrikusteko interesa izanez gero, aldez aurretik formularioa bete beharko da, elkarrizketa eskatzeko, eta fatima.garcia@bizkaia.eus helbidera bidali. Aurkezteko azkenengo eguna 2023/02/27a izango da, baina egin daitezkeen berrikuspenen kopurua mugatua denez, inprimakia ahalik eta lasterren betetzea gomendatzen

*Oharra: jardunaldira joateko, beharrezkoa da «Eman izena» botoiari emanda izena ematea. CDTIrekin eta EENekin elkarrizketa egiteko inprimakia osagarria da, interesa izanez gero bakarrik.

Egitaraua

Programa

10:00
Ongi etorria

Olatz Goitia, Beazko zuzendari nagusia

10:05
EUREKA Ekimena

Alicia García, Project Officer Eurostars eta Smart Eureka Cluster Nazioarteko teknologi lankidetzako arloko zuzendaritza – CDTI

10:20
EUROSTARS programaren aurkezpena

Luís Tejero, Project Officer Eurostars Nazioarteko teknologi lankidetzako arloko zuzendaritza – CDTI

10:45
Eurostars-en proiektuentzako finantzaketa nazionala

Alicia García

11:00
INNOWWIDE programaren azalpena

Luís Tejero

11:20
Etenaldia

11:50
GOGOA MOBILITY ROBOTS, SL. Enpresaren esperientzia

Juantxu Martín

12:20
Proiektu-proposamen arrakastatsu bat prestatzeko aspektuak

Jon Etxaniz, FI Group España

12:50
EEN sarea, nazioarteko empresentzat laguntza mekanismoa

Fátima García-Ogara, EEN Basque Konsortzioa. BEAZ

13:00
Jardunaldiaren amaiera

13:10-14:30
CDTI/EEN expertuekin aldebiko elkarrizketak, aldez aurretik eskatuta)

Tokia
Beaz-go Auditorioa. Sabino Arana 8. , Bilbao. (Bizkaia)

Beaz-go Auditorioa. Sabino Arana 8.
Sabino Arana Etorbidea, 8, 48013 Bilbo, Bizkaia, España

Eman zure izena


Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00

Copyright © SPRI 2024