Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Bezeroak. Bezeroek egin ditzaketen ekarpenak


2022ko azaroaren 3an 09:30etatik 12:30etara

Bezeroak izan behar dira, gure erakundeko pertsona guztiekin batera, gure estrategiaren ardatz nagusi. Enpresak beste erakunde lehiakide batzuekin alderatuta bezeroari eskain diezaiokeen balio bereizgarria izango da lehia abantailaren oinarri. Bezeroarengana bideratutako kultura sortzea eta garatzea, gure enpresa bereizteko ezinbesteko baldintza da hori lortzeko.

Jardunaldi birtual horretan, kontzeptu eta tresna batzuk eskainiko dira, bezeroari zuzendutako kultura lortzeko eta bezeroen kudeaketa aktiboa eta sistematikoa eta gure proiektuekiko lotura egiteko.

Saioaren edukia

• Bezeroen kudeaketa lan kolektibo gisa.
• Bezeroei entzutea eta haiek ezagutzea.
• Bezeroen kudeaketa sistematikoa.
• Bezeroak gure proiektuekin lotzea.

Bideratzailea

Silvia Angueira

“Grupo Bentas”eko aholkulari-bazkidea, komunikazioan, negoziazioan eta bezeroaren esperientzian espezializatutako hezitzaile eta aholkularia. 18 urtez bezero diferentzialen esperientziara bideratutako salmenta-sareak eta postuak prestatzen eta trebatzen, eta hainbat enpresa-sektoretan proiektu komertzialak ezartzen laguntzen. Enpresak in situ aholkatzen eta laguntzen ditu salmenta eta kudeaketa komertzialaren arloan: beharren prospekzio eta diagnostiko prozesua, negoziazioaren prestaketa, bezeroaren esperientzia, salmenta prozesuaren faseak, aurkezpen eraginkorrak, erakunde osoaren bezeroarenganako orientazioa. EUSKALITeko “Salmentak eta kudeaketa komertziala” knowInn ikastaroko irakaslea.

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00

Copyright © SPRI 2024