Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Gizartea. Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


2020ko uztailaren 2an 09:30etatik 12:30etara

Erakunde guztiak sare sozial baten baitan daude, eta sare horrek haien ahalmenak sendotu ditzake, edo, aitzitik, haien garapenak eta lehiakortasuna baldintzatu eta mugatu. Hori horrela, oso garrantzitsua da gizartearekiko konpromiso garbia izatea, legeak ezarritako betebeharrez harago. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek
gizartearekiko konpromisoaren kudeaketa aurreratu bat egiteko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.

Jardunaldi birtual honetan, gizartearekiko konpromisoaren kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira, negozioaren helburuekin koherentea eta lehiakortasun faktorea gerta dakiena.

Saioaren edukia

  • Konpromizo soziala lehiakortasun faktore gisa.
    • Gure ingurune soziala. Beharrak eta igurikimenak.
    • Enpresaren helburuekin koherentziaz bateratzea.

Bideratzailea

Isabel Fernández

Hainbat sektoreko prestatzailea eta aholkularia kudeaketa aurreratuko sistemen eta pertsonen eta taldeen garapenaren alorretan. Masterra Enpresa Zuzendaritzan, Coach exekutibo profesionala eta Coach ontologikoa. 10.000 lan ordu baino gehiago ditu mila erdi erakundeen laguntza jardueretan. Bere pasioa da izatearen eta gauzen modu eraginkorragoak ezagutzea, komunikatzea eta transmititzea.

Euskalit-ek koordinatua.

 



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00

Copyright © SPRI 2024