Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Negozio Eredua. Negozio ereduaren berrikuntza arrakastaren gako bezala.


2020ko otsailaren 27an 09:00etatik 14:00etara

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki ETEek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratua baino askoz gehiago baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du, eta estrategia honen barnean Innobideak Prestakuntza programa hau aurkitzen da. Innobideak Prestakuntza programa, SPRIk EUSKALITen kolaborazioarekin garatu duen prestakuntza moduluen doako programa da. Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna garatzea baimenduko du eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude

Horrela, otsailetik ekainera, arlo hauek sakonago lantzeko modulu independente multzoa zure eskura duzu. Saioak independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Innobideak Prestakuntza: Negozio Eredua. Negozio ereduaren berrikuntza arrakastaren gako bezala.

Negozio ereduak erakunde batek nola funtzionatzen duen adierazten du, eta zer modutan hartzen, sortzen eta ematen duen balioa, etengabe eta abiada handian aldatzen den testuinguru sozioekonomiko batean. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak bere negozio ereduan berrikuntza nola hurbiltzen den hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, negozioaren ustiapenaren eta esplorazioaren kudeaketa eta nola negozio eredua ingurumenaren aldaketa eta aukeretara egokitzen den, etengabeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira.

Saioaren edukia

  • Pentsamolde estrategikoaren oinarrizko kontzeptuak.
  • Zuzendaritza estrategikoaren prozesua.
  • Berrikuntza negozio ereduan eta haren koherentzia.
  • Pentsatzeko beste modu bat, sormenerako zenbait tresna.

Bideratzailea

Alberto Merino

LKS enpresako senior aholkularia da, ingeniari teknikoa, antolaketan espezializatutakoa. 20 urtetik gorako esperientzia du negozio ereduetako estrategiaren eta berrikuntzaren alorreko aholkulari gisa, bereziki erakunde industrialetan eta teknologikoetan.

Euskalit-ek koordinatua.

 

Tokia
Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala , Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala
Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala , Zubieta 38. Donostia

Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira.


Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala Bilbao (Bizkaia) 2020.02.25 / 09:00
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Bezeroak. Bezeroek egin ditzaketen ekarpenak.


Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala Bilbao (Bizkaia) 2020.03.03 / 09:00
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Estrategia. Nola lortu gure asmoak gauzatzea.


Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) 2020.03.05 / 09:00

Copyright © SPRI 2020