Nuria Oliver Chief Data Scientist da Data-Pop Alliancen eta Chief Scientific Advisor Vodafone Instituterako. Telekomunikazioetako ingeniaria da UPMn eta doktorea Adimen Pertzeptualean Massachusetts Institute of Technology-n (MIT). 20 urtetik gorako esperientzia dauka ikerkuntzan MITen, Microsoft Research (Redmond, WA) eta lehen zuzendari zientifikoa (emakumea) izan da TelefĆ³nica I+Dn eta Vodafonen.
Gizakiaren jarreraren modelatu konputazionala, pertsona-makina interakzioa, informatika mugikorra eta Big Dataren analisiaren ābereziki Gizarte Onerakoā
arloetan egin duen lana oso ezaguna da nazioarte mailan; 180 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu, 15.000 aldiz baino gehiagotan izan da aipatua eta artikulu zientifiko onenen hamar bat sari eta izendapen ditu. Nuria ACM-k Distinguished Scientist moduan aintzatetsita dagoen emakume ikertzaile espainiar bakarra da, eta CHI Academy-ko Fellowa eta kidea da.
Aldi berean IEEE-ko eta Adimen Artifizaleko Europako Elkartearen Fellowa da. Doktore Honoris Causa da Miguel Hernandez Unibertsitatean eta Ingeniaritzako Errege Akademiako eta Europako Akademiako kide osoa da. Nuria batzorde zientifiko aholkulariko kidea da Europako sei unibertsitatetan. Halaber, Espainiako Gobernuaren eta Europar Batasunaren aholkularia da adimen artifizialari lotuta dauden gaietan, eta gauza bera egiten du Mahindra Comviva eta Future Digital Society-rekin. Munduko Foro Ekonomikoko Global Future Council bateko kidea da. Bere arloko nazioarteko kongresu nagusienetako programa batzordeetako kidea da. Batzorde antolatzaileetako kidea izan da nazioarteko 19 kongresutan eta nazioarteko 5 aldizkariko batzorde editorialeko kidea da. Nuriaren lanak nazioarteko aintzatespena jaso du sari askoren bidez. Bere promozioko lehena izan zen Madrileko Telekomunikazioetako Goi Eskolan eta Telekomunikazioetako Sari Nazionala lortu zuen (1994). MIT TR100 (gaur egun TR35 dena) Young Innovator Award jaso zuen lehen emakume espainiarra izan zen (2004) eta baita Womenās Forum for the Economy and Society-ren Rising Talent Award ere (2009). Urteko emakume digital europarraren Ada Byron Saria jaso zuen (2016), Valentziako Generalitataren Merezimendu Enpresarial eta Sozialaren domina
(2017), Dibertsitatearen EVAP Saria (2017), Angela Ruiz Robles Informatikako Sari Nazionala (2016) eta urteko emakume ingeniariaren saria (2018), besteak beste. Pioneering Minds-ek adimen artifizialean munduko 11 pertsona garrantzitsuenen artekoa izendatu zuen (2017) eta EL PAIS egunkariak teknologiaren arloko adimen miragarri espainiarren artean kokatu zuen (2017), “teknologia-zuzendari aipagarria” (El PAIS, 2012), “etorkizuneko 100 liderretakoa ” (Capital, 2009) eta “hurrengo milurtekoa markatuko duten 40 gazteetakoa” (El PAIS, 1999), besteak beste.
40 patenteren asmatzailea da.
Bere lanak zerbitzuen hobekuntzan, zerbitzu berrien sorkuntzan, estrategien definizioan eta enpresa berrien sorkuntzan lagundu du. Era erregularrean Nuria hizlari gonbidatua da nazioarteko kongresuetan, hala zientifikoetan nola teknologikoetan. Bere lan zientifikoa ez ezik, Nuriak bere denboraren atal bat zabalkuntza zientifiko-teknologikora eta gazteak eta nerabeak ābatez ere neskak- karrera teknikoak ikastera animatzera dedikatzen du. Bere hitzaldietan 8.000 nerabe baino gehiago egon dira eta āEruditos Digitalesā izenburua duen kapituluarekin parte hartu du āLos nativos digitales no existenā liburuan (Deusto, 2017); artikuluak idatzi ditu besteak beste EL PAIS, The Guardian eta TechCrunch egunkarietarako eta beste jarduera batzuen artean hezkuntza emergenteari buruzko TEDxBarcelona lehen ekitaldiaren ko-antolatzailea izan da. WIRED, TEDx eta antzeko ekitaldietako bere hitzaldiak milaka aldiz ikusiak izan dira.