Zer eskaintzen du The Meeting Point 2019 ekitaldiak?

Basque Industry 4.0. The Meeting Point ekitaldiaren VI. edizio honetan, laugarren iraultza industrialari eta zibersegurtasunari buruz eztabaidatuko dugu.

4.0 networking handiena

 

Ekitaldiak elkarrekin konbinatzen ditu punta-puntako hitzaldiak, kasuen aurkezpenak, tailerrak, elkarrizketak, mahai-inguruak, erakusketak eta erakustaldi-gune bat.

 

Kongresuan osoko bilkurak eta aldi bereko saioak egingo dira, erakusketa-gune zabal bat egongo da 4.0 teknologiak eskaintzen dituzten enpresentzat, beste gune bat tailerrentzat, 4.0 industriarako konponbideen “gamifikazioarekin” esperimentatzeko txoko bat eta networking-gune bat.

 

Bestalde, Basque Industry 4.0 topaguneak formula onenak bilatu nahi ditu ezagutzak partekatzeko eta, beraz, egitaraura bildutako ekitaldi guztietan sustatuko dira elkarrizketa, iritzi trukea, entzute aktiboa, enpresa arteko lankidetza eta networking-a.

4.0-ko joerak

 

Industriaren eta eskaintza teknologikoaren munduko aditu garrantzitsuen ikuspegia deskubrituko dugu. Enpresa-proiektuak eta -kasuak; zibersegurtasuna industria orokorrerako eta, bereziki, sektore garrantzitsuetarako; konponbide teknologikoak eta ekintzailetza ekimenak, BIND 4.0 programako kolaborazio-proiektuen bitartez.

 

-Begirada bat teknologiaren eta ikerketaren etorkizunari-

 

Basque Industry 4.0 teknologiak

fabricacion-aditiva

Fabrikazio
gehigarria

robotica-colaborativa

Robotika kolaboratiboa

sistemas-cyberfisicos

Sistema ziber-fisikoak

realidad-aumentada.basqueindustry

Errealitate
areagotua

cloud-computing

Cloud
computing-a

big-data

Big
data

realidad-aumentada

Errealitate
birtuala

ciberseguridad

Zibersegurtasuna
...

Hitzaldiak

  • Adituen ikuspegia Garapen Sostengarriari, Adimen Artifizialari eta 4.0 Industriari buruz.

  • Industriaren munduko pertsona garrantzitsuen iritzia 4.0 Industria berriak eta Zibersegurtasunak berekin dakartzaten eta datozen urteetan gainditu beharko dituzten erronkei buruz. Ikuspegia, egoera, etorkizuna, estrategiak, giltzarriak, iritziak, e.a.

  • Prozesu industrialak digitalizatzeko konponbide teknologikoak, esaterako hauek: Diseinua, Ingeniaritza, Produkzioa, Mantenimendua, Hornikuntza, Logistika, Salmentak, Bezeroarentzako euskarria… eta 4.0 teknologia aurreratuenak: Cloud Computing-a, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziber-fisikoak (CPS), Errealitate birtual eta areagotua, Zibersegurtasun industriala, Sentsorika, Gizaki – Makina interfaze aurreratuak, Datu industrialen analitika (Big Data), Fabrikazio gehigarria, Adimen artifiziala, Blockchain, …

  • Zibersegurtasun-teknologien industriako aplikazioa sustatzeko saioak.

  • 4.0 Industriaren teknologia bideratzaileak –Industrien eta Startupen arteko lankidetzatik eratorriak– aplikatzeko proiektuen frogak. BIND 4.0.

Tailer praktikoak

  • Zibersegurtasun industrialari, gertakarien kudeaketari eta sektore garrantzitsuei buruzko tailer praktikoak.

  • Teknologiari buruzko tailer praktikoa basque industry4.0. Teknologo artean teknologiaz hitz egiteko aukera “ikasgela” formatuan. Adituen eskutik kontzeptu eta teknologiei buruz ikasi nahi duten profil teknikoko pertsonentzat.

  • GAIA Elkarteak tailer praktikoak eskainiko ditu osoko bilkurak egiten diren bitartean. Tailer horietan aztertuko da nolako gaitasuna duten gamifikazio teknologiek –Errealitate Birtuala, Errealitate Areagotua, Simulazioa... – industria baten fase desberdinetan. Tailerretako leku kopurua mugatua da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute hainbat enpresatan erabiltzen diren aplikazioekin esperimentatzeko eta aztertzeko zer erabilera eman dakiekeen gamifikazio teknologiei euren antolakundeetan.  

Bisitatu 4.0 Industriarako teknologia- eta zerbitzu-eskaintza handiena duen erakusketa.

  • Aurreko edizioan 130etik gora enpresak parte hartu zuten stand-gunean eta ekitaldia nazioarteko erreferente bihurtu zen kontaktuak egiteko, enpresa arteko lankidetza sustatzeko eta negozio-akordioak ixteko.

  • Eta ez ahaztu hala bizitzan nola negozioetan giza-harremanek mugitzen dutela dena. Ekitaldi osoan zehar aukera izango dugu ikuspuntuak partekatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.

BIND 4.0 Startup Zone

 

Erakusketa eta topaketak BIND 4.0 programaren 2019ko edizioan parte hartu duten startupen eta industria teknologikoen artean.

Ekintzailetza teknologikoak ere izango du bere txokoa “Basque Industry 4.0” ekitaldian, non aurkezpenen bidez azalduko den nolako aurrerapenak lortu dituzten BIND 4.0 programako industriek eta startupek elkarlanean garatu dituzten proiektuetan.

Aukera izango dugu BIND 4.0 programak aukeratutako startupak ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko. Gehienek puntako teknologiekin lotutako proiektuak garatzen dituzte:

  • INTERNET OF THINGS

  • CYBERSECURITY

  • ADDITIVE MANUFACTURING

  • ROBOTIC

  • BIG DATA

  •   ANALYTICS

  • ARTIFICIAL VISION

  • AUGMENTED/ VIRTUAL REALITY AND ARTIFICIAL INTELLIGENCE

Espazio honetan parte hartzen duten startupek argitasun guztiak emango dizkiete 4.0 Industriarako produktu eta teknologietan egin dituzten azken berrikuntzak ezagutu nahi dituztenei.

The Meeting Point 2019 hastera doa

Day
Hour
Minute
Second