4.0 NETWORKING handiena

Basque Industry ekitaldian hainbat gune dauzkagu ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, eta aukera paregabea izango da kontaktuak egiteko, sinergiak sortzeko eta balizko kolaborazioak aurkitzeko.

EXPO 4.0. Ikuspuntuak partekatzeko uneak

Eta ez ahaztu hala bizitzan nola negozioetan giza-harremanek mugitzen dutela dena. Ekitaldi osoan zehar aukera izango dugu ikuspuntuak partekatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko. Kafe, Lunch eta Expo guneak izango dira Networking-erako une aproposenak.

 

BUSINESS CORNER 4.0. Zure bileretarako espazioa

Erakusleek “Business Corner” txoko bat izango dute eskura lan-bilerak egiteko kongresuko parte-hartzaileekin.

 

BIND 4.0. STARTUP ZONE Erakusketa eta topaketetarako gunea

Espazio honetan parte hartzen duten startupek argitasun guztiak emango dizkiete 4.0 Industriarako produktu eta teknologietan egin dituzten azken berrikuntzak ezagutu nahi dituztenei.