MANIFESTUA


Euskadin aspaldi heldu genion berrikuntza bultzatzeko erronkari, lantegi digitalizatu eta adimentsuagoak lortzeko, fabrikazio-prozesu eraginkor eta jasangarriagoak garatzeko, eta ahalegin horren bidez gure ekosistema industriala hazten ikusteko.

Basque Open Industry ongi landutako estrategia partekatu baten erakusgarria da. Euskadiren konpromisoa teknologia berritzaileak funtsezko faktore bihurtzeko produkzio-prozesuen lehiakortasunean eta eraginkortasunean.

Manufaktura Aurreratuko Ekosistemak Basque Open Industry ekitaldian parte hartzen du, honetarako:

Europako mapa globalean kokatzeko Euskadiko ekosistema industriala, bere talentua eta industria moderno berriak bultzatzeko duen gaitasuna.

Europara hurbiltzeko industria adimendunaren euskal ekosistema. Era askotako profil profesional eta sektorez osatutako ekosistema bat.

Ikusgarritasuna emateko ekintzailetza-ekosistemaren azken berrikuntza eta joerei, eta oraingo startupei.

Ezagutza teknologikorako espazio bat aurkezteko, pertsonen garapen intelektualaren ahalmenean oinarritua, eta, bide horretatik, euskal enpresa sarearen lehiakortasuna indartzeko.

Talentua erakartzeko ezagutza teknologikoko eta oinarri produktiboko espazioetara, eta ondoren atzeman eta bertan atxikitzeko.

Euskadi kokatzeko ekosistema teknologiko eta berritzaile aurreratu globalen mapan, profesionalki garatzeko eta etorkizuna izango duen karrera bat egiteko ingurune egoki gisa.

Hiru trantsizioei buruz eztabaidatzeko: energia eta ingurumen arloetako trantsizioa (Euskadi Berdea), trantsizio teknologiko-digitala (Euskadi Digitala) eta trantsizio demografiko-soziala (Euskadi Inklusiboa).

Zu ere BASQUE OPEN INDUSTRY zara?

Erreserbatu zure plazaicon booking