Basque Industry 4.0. The Meeting Point ekitaldiaren VI. edizio honetan, laugarren iraultza industrialari eta zibersegurtasunari buruz eztabaidatuko dugu.
Ekitaldiak elkarrekin konbinatzen ditu punta-puntako hitzaldiak, kasuen aurkezpenak, tailerrak, elkarrizketak, mahai-inguruak, erakusketak eta erakustaldi-gune bat.
Kongresuan osoko bilkurak eta aldi bereko saioak egingo dira, erakusketa-gune zabal bat egongo da 4.0 teknologiak eskaintzen dituzten enpresentzat, beste gune bat tailerrentzat, 4.0 industriarako konponbideen āgamifikazioarekinā esperimentatzeko txoko bat eta networking-gune bat.
Bestalde, Basque Industry 4.0 topaguneak formula onenak bilatu nahi ditu ezagutzak partekatzeko eta, beraz, egitaraura bildutako ekitaldi guztietan sustatuko dira elkarrizketa, iritzi trukea, entzute aktiboa, enpresa arteko lankidetza eta networking-a.
Industriaren eta eskaintza teknologikoaren munduko aditu garrantzitsuen ikuspegia deskubrituko dugu. Enpresa-proiektuak eta -kasuak; zibersegurtasuna industria orokorrerako eta, bereziki, sektore garrantzitsuetarako; konponbide teknologikoak eta ekintzailetza ekimenak, BIND 4.0 programako kolaborazio-proiektuen bitartez.
-Begirada bat teknologiaren eta ikerketaren etorkizunari-
Fabrikazio
gehigarria
Robotika kolaboratiboa
Sistema ziber-fisikoak
Errealitate
areagotua
Cloud
computing-a
Big
data
Errealitate
birtuala
Zibersegurtasuna
...
Adituen ikuspegia Garapen Sostengarriari, Adimen Artifizialari eta 4.0 Industriari buruz.
Industriaren munduko pertsona garrantzitsuen iritzia 4.0 Industria berriak eta Zibersegurtasunak berekin dakartzaten eta datozen urteetan gainditu beharko dituzten erronkei buruz. Ikuspegia, egoera, etorkizuna, estrategiak, giltzarriak, iritziak, e.a.
Prozesu industrialak digitalizatzeko konponbide teknologikoak, esaterako hauek: Diseinua, Ingeniaritza, Produkzioa, Mantenimendua, Hornikuntza, Logistika, Salmentak, Bezeroarentzako euskarriaā¦ eta 4.0 teknologia aurreratuenak: Cloud Computing-a, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziber-fisikoak (CPS), Errealitate birtual eta areagotua, Zibersegurtasun industriala, Sentsorika, Gizaki ā Makina interfaze aurreratuak, Datu industrialen analitika (Big Data), Fabrikazio gehigarria, Adimen artifiziala, Blockchain, ā¦
Zibersegurtasun-teknologien industriako aplikazioa sustatzeko saioak.
4.0 Industriaren teknologia bideratzaileak āIndustrien eta Startupen arteko lankidetzatik eratorriakā aplikatzeko proiektuen frogak. BIND 4.0.
Zibersegurtasun industrialari, gertakarien kudeaketari eta sektore garrantzitsuei buruzko tailer praktikoak.
Teknologiari buruzko tailer praktikoa basque industry4.0. Teknologo artean teknologiaz hitz egiteko aukera āikasgelaā formatuan. Adituen eskutik kontzeptu eta teknologiei buruz ikasi nahi duten profil teknikoko pertsonentzat.
GAIA Elkarteak tailer praktikoak eskainiko ditu osoko bilkurak egiten diren bitartean. Tailer horietan aztertuko da nolako gaitasuna duten gamifikazio teknologiek āErrealitate Birtuala, Errealitate Areagotua, Simulazioa... ā industria baten fase desberdinetan. Tailerretako leku kopurua mugatua da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute hainbat enpresatan erabiltzen diren aplikazioekin esperimentatzeko eta aztertzeko zer erabilera eman dakiekeen gamifikazio teknologiei euren antolakundeetan. Ā
Eta ez ahaztu hala bizitzan nola negozioetan giza-harremanek mugitzen dutela dena. Ekitaldi osoan zehar aukera izango dugu ikuspuntuak partekatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.
Erakusketa eta topaketak BIND 4.0 programaren 2019ko edizioan parte hartu duten startupen eta industria teknologikoen artean.
Ekintzailetza teknologikoak ere izango du bere txokoa āBasque Industry 4.0ā ekitaldian, non aurkezpenen bidez azalduko den nolako aurrerapenak lortu dituzten BIND 4.0 programako industriek eta startupek elkarlanean garatu dituzten proiektuetan.
Aukera izango dugu BIND 4.0 programak aukeratutako startupak ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko. Gehienek puntako teknologiekin lotutako proiektuak garatzen dituzte:
INTERNET OF THINGS
CYBERSECURITY
ADDITIVE MANUFACTURING
ROBOTIC
BIG DATA
Ā ANALYTICS
ARTIFICIAL VISION
AUGMENTED/ VIRTUAL REALITY AND ARTIFICIAL INTELLIGENCE
Espazio honetan parte hartzen duten startupek argitasun guztiak emango dizkiete 4.0 Industriarako produktu eta teknologietan egin dituzten azken berrikuntzak ezagutu nahi dituztenei.